Igande goizaldean zeharkatu du Korrikak eskualdea

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 18a

Korrikaren lekukoa umorez eraman zuten eskualdeko eragileek igande goizaldean. Isidro Etxeberria

Baionara joateko autobusa antolatu du Baztango Suinki euskaltegiak

Batzuentzat larunbat gaua luzatu egin zen. Bertze batzuk igandeko atsedenaldiari orduak kendu zizkioten. Baina ordurik egokiena ez izan arren, aunitzek parte hartu zuten Korrikan, eskualdean barna pasatu zenean. Ikusi argazkiak

Batzuentzat larunbat gaua luzatu egin zen. Bertze batzuk igandeko atsedenaldiari orduak kendu zizkioten. Baina ordurik egokiena ez izan arren, aunitzek parte hartu zuten Korrikan, eskualdean barna pasatu zenean. Ikusi argazkiak

Martxoaren 17an, igande goizeko 04:20an iritsi zen lekukoa Sarara. Handik Lizuniagan barna Berako lurretan sartu zen. Herria erdiz erdi zeharkatu eta N121a errepidetik Lesakako bide zaharretik barna joan ziren korrikalariak, 05:50an bidegurutzera iristeko. Pausoz pauso, Etxalar eta Igantziko bidegurutzetik pasatu ziren, berriz ere errepide nagusira ateratzeko. Bidean aitzinera egin zuten Sunbillara iritsi arte. Herria zeharkatu eta 07:25ean iritsi ziren Doneztebera. Donezteben barna bueltatxo bat eman eta segidan, Bertizaranak hartu zuen lekukoa. Narbartetik 07:50ean iritsi eta Baztango lehenenengo herrira, Oronozera, 08:00ak inguruan heldu zen. Arraiozen barna, Iruritara eta handik Elizondora ailegatu ziren 09:00ak inguruan. Handik Iruritara itzuli ziren berriro, Artesiagako malda hartuz 11:00ak aldera lekukoa eskualdetik atera zen.

 

Baionara autobusa

Baztango Suinki euskaltetik Baionara joateko, hau da, Korrikaren azken egunera joateko autobusa antolatu du. Apuntatzeko Suinki Euskaltegian; bertatik pasatu edo 948452471 telefonora deitu behar da edota Intza ostatuan apuntatu. Elizondotik goizeko 10etan aterako da eta 22:00etan eginen du buelta Baionatik. Baztan, Malerreka eta Bortzirietatik ere pasatuko da. 12 euro balioko du, eta gutienez 41 lagun apuntatu beharko dira autobusa ateratzeko.

Apuntatzerakoan ez da ordaindu beharrik, hori bai, telefono mugikorren bat utzi beharko da, agian, autobusa ateratzen ez bada lehenbailehen abisatu ahal izateko. Egunean bertan odainduko da, autobusean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun