Ibon Urtiagak Nafarroako erlojupeko txapelketa irabazi du

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Ion Zeberio eta Luziano Mitxelena ere txapeldun izan dira bere kategorietan

Otsaileko azken asteburuan Nafarroako Errei­nuko Itzulia jokatu zen Erribera aldean, hiru etapa bi egunetan, Los Arcos, Fitero eta Milagron. TransBidasoa-Euromaster taldeko sei txirrindulari gerturatu ziren, Mikel Arburua, Riki Martínez, Luziano Mitxelena, Ion Zeberio eta Jabi eta Ibon Urtiaga anaiak. Lehen etapa Los Arcosen, 4 kilome­troko erlojupekoa, espezialitate honetako Nafarroako txapelketa zen; Beteluko Ibon Urtiagak 4. postu bikaina eskuratu zuen Espainia mailako master mailako txi­rrindularien aurka eta Nafarroako txapelketa irabaztea lortu zuen; Luziano Mitxelena lesakarrak eta Ion Zeberio elizondarrak ere euren mailetan txapela lortu zuten. Beraien mailetan parte hartzaile gutti izan arren, bere lana ederki bete zuten TransBidasoa-Euromasterko taldekideek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun