Martxoaren 17an ailegatuko da Korrika herrira

Joana GUERENDIAIN 2013ko martxoaren 15a

Aurten igande goizaldean pasatuko da Korrika Saratik. Kattin BERGARA

Lasterkaldia itxaroteko antzerkia eta kontzertuak antolatu dituzte ikastolak eta gaztetxeak

Korrika, helduen euskalduntze eta alfabeta­tzean ari den AEKren aldeko lasterketa, Saratik pasako da martxoaren 17an goizeko 4etan. Honen karietara Sarako Olhain Ikastolak eta Gaztetxeak  an­tzerki bat eta kontzertuak antolatu dituzte martxoaren 16an. An­tzerkian, Jostakin talde makearrak Mattin Irigoienen “Debrien bisaia” emanen du; laborantzari buruzko antzerki bat da. Antzerkia polikiroldegian eginen da, gaueko 9etan eta sar­tzea 8 eurotan da. 
 
Ondotik korrika itxa­roteko gaztetxea idekiko da eta goizeko 4etan denak lasterka egitera!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun