Frantziako baserri haundienak, Pariseko laborantza saloinak, 700 000 bisitari hartu ditu aurten ere, horien artean senpertarrak. Ustezko haragi iruzurra denen ahotan izan da bainan halere besta ederra egiteko eta Parise bisitatzeko parada izan dute harat joan direnek. Aurten ere euskal ekoizleek dominak irabazi dituzte, hauen artean Baigorriko Petrikorena etxeak.