Herriko jubilatuak, Ituren eta Elgorriagakoekin batera bazkarian

Fermin ETXEKOLONEA 2013ko martxoaren 15a

Fernando ETXEBERRIA

Otsailaren 24an bildu ziren Iturengo Altxunean Ituren, Aurtitz, Elgorriaga eta Zubietako Arkupeak elkarteko 38 jubilatu, urteroko festatxoa egitera. Zubietatik hamar erretiratu hurbildu ziren eta ederki pasatu zutela aipatu digute. Arkupeak elkartearen eskutik Donezteben ematen ari diren kimaketa ikastaroan ere bi zubietar ari dira: Xanti Hualde eta Migel Arregi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun