Herriko Ostatua martxoaren 22an berriz ere irekitzeko asmoa dago

Fermin ETXEKOLONEA 2013ko martxoaren 15a

Hedabideen aldeko mus txapelketa ere bertan jokatuko litzake

Herriko Ostatua har­tzeko proposamen bakarra aurkeztu da He­rriko Etxean. Udal ordezkariak martxoaren 5ean bildu diren proiektua aztertzeko eta hasierako oniritzia eman zitzaion. Julieta Itoizek aurkeztutako proiektua ere interesgarria irudi­tzen zaie udal ordezkariei. 37 puntu eman zitzaizkion proiektuari. Orain, eskaintza ekonomikoa martxoaren 15ean aztertzekoa dute Herriko Etxean eta beste okerrik ez bada, bera izanen da arduraduna, baldintza guziak betetzen baititu. Mar­txo­aren 22an irekitzeko asmoa du. Hedabideen aldeko mus txapelketa ere martxoaren 23an egiteko intentzioa du, martxa ematen hasteko. Udalak ere parte hartuko du Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketa laguntzen, sariren bat ja­rriz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun