Nahiz eta gure herriko inauteriak aspaldi pasa ziren, Iturengo joaldunak eta trikitilariak Potesen (Asturias) izan ziren hango inauterietan parte hartzen. Herriari buelta emanaz beraien joare soinu eta trikitixarena ederki zabaldu zuten hartza lagun zutela, hemengo kultura erakutsiaz.