Korrika 18

Arkaitz MINDEGIA 2013ko mar. 15a, 13:04

Aurten ere ez da Ko­rrika herritik pasako, baina herritarrak ez dira Korrika gosez geratuko.
 
Hasteko, Pulunpa eskolakoek Korrika Ttiki antolatu dute, mar­txoaren 15ean izanen da, arratsalde partean hasita. Egun honetako beraien petoak presta­tzen ari dira eskola orduetan. Lekukoaren barrenean, haurrek prestaturiko testua sartuko dute eta ibilbidea akitu ondotik plazan bilduko dira denak, leloa irakurri eta murrizketen kontrako argazkia ateratzeko. Indarberritzeko, Guraso Elkarteak antolatutako txokolatea jango dute guztiek.
 
 Korrika ofiziala he­rritik pasatzen ez bada ere, herriko jende auni­tzek parte hartuko du bere kilometroa eginez. Martxoaren 17an goizaldean Bortzirietatik sartuko da Malerrekara. Udalak kilometroa hartua du Sunbillako bidegurutzean, baina lehenagotik 638.kilome­troan Malerrekako he­rrietako eskoletako guraso, haur eta irakasleek hartuko dute lekukoa 06:40 aldera. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!