Pulunpa eskolako guraso elkartekoak lanean dabiltza. Martxoaren 5ean mintzaldi bat izan zuten, bertan dieta osasuntsua landu zuten Kimetz belardendako Lorea Agirrerekin. Mintzaldia herriko eta Malerrekako gurasoei irekia egon arren, jende gutti animatu zen. Halere, martxotik kurtso bukaera bitarte hilabetero miltzaldi desberdinak izanen dira.