Udalak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea hilaren 14an akituko da

Arkaitz MINDEGIA 2013ko martxoaren 15a

Kurtsoei buruzko informazio bilera martxoaren 18an eginen da

Ikastaro batzuk antolatu ditu Udalak, Nafarroako Gobernuaren  Kultura Departamentuaren laguntzarekin: Informatika (lehen urratsak informatikan eta posta elektronikoa sortu…); Euskara (EGA titulua, alfabetatzea euskaldun zaharrei zuzendu eta Acercate al euskara); Arro­pa konponketa (jostea, arropa konpon­tzea…); Baratzeko teknikak eta Argazkilaritza eta Bideoa (bi mundu hauetan hobekiago ezagutu eta gauza politagoak ikasteko ).
 
Bost kurtso hauetan izena ematen ahal da udaletxera deitu edo udala@ituren.es helbide elektronikora idatzi. Martxoaren 14an akituko da epea. Ikastaroari buruzko xehetasunen berri izan eta zalantzak argitzeko martxoaren 18an, astelehen arra­tsaldeko 7:00etan udaletxean bilera eginen da. Kur­tso guztiak Aste Santu ondotik hasiko dira eta laburrak izanen dira.
 
Bertze aldetik, egur loteak banatu ditu be­rriki Udalak. Herriko edozeinek egiten ahal zuen eskaria eta norbere etxean entregatu zuten egur lotea. Egur loteak botatzen eta banatzen Maderas Enbor enpresa aritu da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun