Eskolaren etorkizunari buruz datu berriak

Fernando ETXEBERRIA 2013ko martxoaren 15a

Udalak, agiri bat bidali die herritar guztiei eskolaren inguruan dauden datu berriak zabal­tzeko. Bertzeak bertze, egungo egoera zein den azaldu eta berritze lanak egiteko dauden eragozpenak irakurri litezke bertan. Krisi ekonomikoak ez du laguntzen eta lanak auzolanean egitea ezinezkoa dela aipatzen dute, lan-istripuak gertatzeko arris­­kua handia delako. Ho­rren ondorioz, proiektu bat idatzi du Udalak eta inguruko enpresen artean eskaini nahi dute. Proiektu horretan zehaztu dute obrak har­tzen dituen enpresak, gutxienez zer egin behar duen: Teilatua be­rritu, lau paretak eta lehioak berritu, 1.go eta 2. solairuko lurzorua bota eta beheko solairuko obra egina utzi.
 
Gisa honetako aferetan, zenbat buru, hainbat aburu.... Horregatik, udalak informazioa emateaz gain, herrita­rrei beraien proposamenak egiteko bidea zabaldu nahi die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun