Kaleak kantuz bete ziren Malerreka Kantuz saio berrian

Fernando ETXEBERRIA 2013ko martxoaren 15a

Malerreka kantuz Ezkurrako kaleetan Fernando ETXEBERRIA

Gauean bertso afaria izan zen Irazu eta Zubeldia bertsolariekin

Kantuz bete ziren Ezkurrako kaleak martxoa­ren 2an. Ohiturari eutsiz Malerreka Kantuz ospatu baitzuten martxoko lehenengo larunbatean. Eguerdiko 12:00etatik aitzinera 34 laguneko taldea kantuan aritu zen bi ordu eta erdiz. Pilotalekutik hasi eta herrian barna  euskal kantuak zabaldu zituzten giro ede­rrean. Gero, Barranka ostatuan bildu ziren eta luntxa dastatu ondotik, kantuan segitu zuten. Gauean, bertso afaria izan zen Zubeldia eta Irazu bertsolariekin. Jose Angel ere bertan izan zen eta jotako piezekin goizaldeko laurak arte aritu ziren dantzan han bildutakoak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun