Eskualdeko hamar langabetutik lauk ez du deus kobratzen

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 15a

1.536 langabetu zeuden otsail hondarrean

Langabeziko datuak gero eta kezkagarriagoak dira eskualdean eta otsail hondarrean 1.536 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, ilbeltzean baino 36 gehiago. Langabetu kopurua neurtzen denetik inoiz ez dira hainbertze izan eskualdean eta Nafarroako osoko banaz bertzekotik (%1,67 igoera) goiti igo da Doneztebekoan (%2,40 gehiago). Egoera oraindik kezkagarriagoa ageri du ondoko koadroak, langabetuen %41,66ak ez baitu dagoeneko langabezi-prestaziorik kobratzen.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun