Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, joan den urtean herrian sortutako haurren izena idatzia daraman zuhaitza landatu dute gurasoek. 2012an hamabi haur sortu ziren Donezteben. Landaketa martxoaren 3n egin zen goizeko 10:30 aldera. Ameztiako magalean, Bordaxuri inguruan. Landaketaren ondoren udalak xingarra, txistorra, gazta eta pastak jatera gonbidatu zituen gurasoak. Goiz ederra pasa zuten, aspaldiko partez eguzkia lagun baitzuten.