Askin Udal Haur Eskolan aurre-matrikula egiteko epea martxoaren 22ra arte irekita dago eta aukera dago jornada osoa edo erdia aukeratzeko. Horretarako Haur Eskolara (948 451868) edo Herriko Etxera joan behar da. «Haur Eskola espazio pribilegiatu bat bihurtzen da berdinen arteko harremanetarako, komunikaziorako, autonomiarako, autokontzepturako. Hezkuntza espazio hau haurrak berezkoak dituen ahalmenak, potentzialitateak eta aberastasunak garatzen laguntzen du» erran digu Diana Pruaño zuzendariak. Aitzineko ale batean aipatu bezala, heldu den ikasturtean lehen aldiz edoskitzaroan dauden 4-12 hilabeteko haurrendako gela eskainiko dute, zortzi lagunentzako tokiarekin. Martxoaren 9an, Haur Eskola gurasoei ezagutzera emateko Ate Irekien Eguna izan zuten.