Nazioarteko emakumearen eguneko ildoan, ortziral honetan, martxoak 15, Bertha Gaztelumendik zuzendutako Mariposas en el hierro dokumentala emanen dute zineman, 19:30ean. Bertan izanen dira Bertha Gaztelumendi zuzendaria eta filmean elkarrizketatutakoen arteko bat, Tamara Muruetagoiena. Malerreka Trukerrekak antolatu du emanaldia, Udalaren eta Gazte Burrunba elkartearen laguntzarekin eta sarrera 3 euro ordaindu beharko da.
Dokumental hau iazko Donostiako zinemaldian estreinatu zen eta lehen aldiz dator gure eskualdera. Gaia bakea da, baina emakumearen ikuspegitik.