Eskualdeko Euskarazko Komunikabideen aldeko mus txapelketako partidak asteburuan

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Kanporaketetako irabazleekin, apirilaren 6an jokatuko da finala Sunbillako Ulibeltzak elkartean.

Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko ditu

Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-Ttparen aldeko mus txapelketa pixkanaka badoa aurrera. Otsailaren 16an hasi zen eta geroztik, asteburuero kanporaketak jokatu dira inguruko herrietan. Ortziral honetan, Gartzain eta Lesakan dute muslariek zita. Larunbatean berriz, Elizondon, Almandozen, Amaiurren, Aurtizen eta Ezkurran jokatuko dira norgehiagokak. Txapelketan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak.

Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-Ttparen aldeko mus txapelketa badoa pixkanaka aurrera. Otsailaren 16an hasi zen eta geroztik, asteburuero kanporaketak jokatu dira inguruko herrietan. Ortziral honetan, Gartzainen Fransenen jokatuko dira partidak 19:30ean eta Lesakan berriz, Arrano Elkartean 22:30ean. Larunbatean Baztan eta Malerrekan jokatuko dira kanporaketak. Elizondon Falfarak Elkartean 16:30ean, Almandozen Axerixulo Elkartean 20:00etan, Amaiurren Gaztelu Elkartean 21:30ean, Aurtizko Elkartean 22:00etan eta Ezkurrako hostalean 22:00etan.

Txapelketan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Herri bakoitzean izan daitezkeen sariez gain, txapelketako irabazleek, txapela eta trofeoez eta 300 eurotan baloratutako saria izanen dute. Nafarroako Gobernuak dirulaguntza ukatu eta bertze diru iturriak murriztu diren honetan, eskualdeko komunikabideek bertze diru sarrerak bilatu behar izan dituzte. Iaz, 198 bikotek parte hartu zuten txapelketan eta 4.000 euro bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun