‘Mariposas en el hierro’ dokumentala ikusgai izanen da martxoaren 15ean zineman

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Bertha Gaztelumendi zuzendaria Doneztebeko zineman izanen da. Artxiboko argazkia

Bertha Gaztelumendi zuzendaria eta filman elkarrizketatu den emakume bat ere bertan izanen dira

Nazioarteko emakumearen eguneko ildoan, ortziral honetan, martxoak 15, Bertha Gaztelumendik zuzendutako Mariposas en el hierro dokumentala emanen dute zineman, 19:30ean. Bertan izanen dira Bertha Gaztelumendi zuzendaria eta filmean elkarrizketatutakoen arteko bat, Tamara Muruetagoiena. Malerreka Trukerrekak antolatu du emanaldia, Udalaren eta Gazte Burrunba elkartearen laguntzarekin eta sarrera 3 euro ordaindu beharko da.

Dokumental hau iazko Donostiako zinemaldian estreinatu zen eta lehen aldiz dator gure eskualdera. Gaia bakea da, baina emakumearen ikuspegitik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun