Profesionaletako erremontelari onenek hitzordua izanen dute Bartzelonan martxoaren 22an. Ortziral arratsaldeko 6:00etatik aitzinera, Bartzelona Hiria txapelketa azkarra jokatuko dute Vall D’Hebrón pilotalekuan.
Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak antolatu du txapelketa, Kataluniako Pilota Federazioaren eta Oriamendi 2010 enpresaren laguntzarekin eta Reyno Gourmet-en babesarekin.
Bi finalerdi jokatuko dira lehenik: Zeberio II eta Joxe Etxeberria III doneztearra, Gorka Urtasun iruritarra eta Julen San Migel doneztebarraren kontra ariko dira eta Urriza eta Barrenetxea IV, Koteto Ezkurra doneztebarra eta Ionen kontra. Bi finalerdiak eta irabazleek jokatuko duten finala 25 tantura jokatuko dira.
Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak erremontea ahalik eta gehien zabaltzeko intentzioarekin egiten ari den ekitaldien baitan prestatu dute Bartzelonako txapelketa. Nafar eta gipuzkoar aunitz bertan bizi direlako aukeratu da Bartzelona, baita Kataluniako Pilota Federazioak interes haundia erakutsi duelako ere.