Euskara elkarri emanez, badator 18.Korrika

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 14a

Lekukoak Bortziriak, Bertizarana, Malerreka eta Baztan zeharkatuko ditu igandean eta martxoaren 24an Senpere ingurutik igaroko da.. Artxiboko irudia

Igandean sartuko da lekukoa Saratik eta Baztandik aterako da

Andoaindik Baionara. Martxoaren 14an hasi eta hamaika egunetan Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak. «Eman euskara elkarri» leloa zabalduko da txoko guztietan barna. Eskualdean ere zapatilak jantzi eta euskararen alde korrika egiteko aukera izanen dugu. Martxoaren 17an, igandean Sarara iritsiko da lekukoa 04:20an. Handik Lizuniagan barna Berako lurretan sartuko da Korrika. Pausoz pauso, Lesaka, Etxalar eta Igantzi ingurutik pasako da. Sunbilla zeharkatu eta 07:25ean iritsiko dira Doneztebera. Segidan, Narbartek hartuko du lekukoa eta Oronozera, 08:00ak inguruan helduko da. Arraiozen barna, Iruritara eta handik Elizondora joanen dira 09:00ak inguruan. Azkenik Iruritatik goiti Artesiagako bidea hartuko dute eta 11:00ak aldera lekukoa eskualdetik aterako da. Azken egunean, berriz eginen du Korrikak eskualdera bisita. Martxoaren 24an, Baionara iritsi aurretik, Azkainetik pasako da 06:45ean eta Senperen 07:40an. Horretaz gain, martxoaren 15ean eskualdeko herri gehienetan goizean edo arratsaldean, Korrika Ttikiak eginen dira. Heldu, haur eta gazte! Eman euskara elkarri!

Andoaindik Baionara. Martxoaren 14an hasi eta hamaika egunetan Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak. «Eman euskara elkarri» leloa zabalduko da txoko guztietan barna. Eskualdean ere zapatilak jantzi eta euskararen alde korrika egiteko aukera izanen dugu. Martxoaren 17an, igandean Sarara iritsiko da lekukoa 04:20an. Handik Lizuniagan barna Berako lurretan sartuko da Korrika. Herria erdiz erdi zeharkatu eta N121a errepidetik Lesakako bide zaharretik barna joanen dira korrikalariak, 05:50an bidegurutzera iristeko. Pausoz pauso, Etxalar eta Igantziko bidegurutzetik pasako dira, Nazional 121era berriro ateratzeko. Bidean aurrera eginen dute Sunbillara iritsi arte. Herria zeharkatu eta 07:25ean iritsiko dira Doneztebera. Donezteben barna bueltatxo bat emanen dute eta segidan, Bertizaranak hartuko du lekukoa. Narbartetik 07:50ean iritsiko da eta Baztango lehenenengo herrira, Oronozera, 08:00ak inguruan helduko da. Arraiozen barna, Iruritara eta handik Elizondora joanen dira 09:00ak inguruan. Handik Iruritara itzuliko dira berriro, Artesiagako bidea hartuz 11:00ak aldera lekukoa eskualdetik aterako da.

Azken egunean, berriz eginen du Korrikak eskualdera bisita. Martxoaren 24an, Baionara iritsi aurretik, Azkainetik pasako da 06:45ean eta Senperen 07:40an.

Korrika ttikiak

Etxeko ttikienek ez dute igandera arte itxaron beharko. Martxoaren 15ean eskualdeko herri gehienetan, eskolan prestatutako kanta, koreografia eta petoak kalera aterako dituzte ikasleek, irakasle eta gurasoekin batera. Iturenen esaterako 15:30 aldera eskolatik atera, herrian buelta eman eta ondotik, txokolatea jango dute guztiek. Sunbilla, Arantza, Erratzu, Arizkun, Azpilkueta, Irurita eta Oronozen ere arratsaldean izanen dira Korrika Ttikiak. Amaiur eta Elizondon berriz, ortzirale goizean izanen dira. Urdazubi-Zugarramurdin, azkenean korrika martxoaren 22an ,ortziralea, arratsaldez eginen dute Urdazubin. Heldu, haur eta gazte! Eman euskara elkarri!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun