Otsailaren 22an Malerrekako hamekagarren eskuz banakako pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Donezteben eta bertan sunbildarrek ere parte hartu zuten. Benjamin C2 kategoriko finalean, bi herritarrek, Xuban Zelaietak eta Pablo Irazokik aurrez aurre jokatu zuten. Txapelduna Xuban Zelaieta izan zen 18-12 irabazi baitzion bere adinekoa, taldekoa eta herrikoa den Pablori. Enaitz Portuk ere final batean parte hartu zuen eta azpitxapelduna gelditu zen. Zorionak hemendik denei.