Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak Sunbillari buruzko proiektu bat egiten ari dira eta horretarako bai guraso, atautxi-amatxi eta etxekoei informazioa eskatu digute, baita herriko erakundeetara bisita egin ere. Martxoak 1ean 3. mailakoak Udalara bisita egin zuten eta bertan Amets Inda alkatesari galderak egiteko aukera izan zuten. Horrez gain pleno aretoa eta udala ere ikusi zuten. Martxoak 5ean berriz, 1. eta 2. mailakoen txanda izan zen. Hauek ere alkatesari galderak egin zizkioten baita udala, farmazia eta harategia bisitatu ere.