Malerrekako eskola ttikien joku topaketa herrian eginen da aurten

Maider PETRIRENA 2013ko martxoaren 14a

Kasik 200 neska-mutiko espero dira

Martxoaren 26an ospatuko dute Malerrekako eskola ttikien joku topaketa Sunbillan eta kasik 200 haur espero dituzte egun horretan, Haur Hezkuntzako 75 ikasle Lehen Hezkun­tzako 112.
 
Goizeko 9:00etan elkartuko dira ume guztiak eta adinaren arabera taldetan banatuko dira, bakoitza bere kolorea eta irudiarekin. Ordutegi ezberdinetan tailerrak, ginkana-jokoak eta zinea izanen dute. Bazkaria izanen dute eta bazkalondoan, kalejira eta Txantxariak taldearen emanaldia.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun