Lanerako gogoz jaio da Ernai

Gazte Oihua 2013ko martxoaren 14a

Lizarrako pilotalekua gainezka ageri zen gazte kongresuan. Utzitako argazkia

Gazte antolakundearen izena, logoa eta aintzinera begirako pausuak zehaztu zituzten Lizarran

Martxoaren 2an Ernai gazte antolakunde ezkertiar eta abertzalearen lehendabiziko kongresua ospatu zen Lizarrako Remontival pilotalekuan. Milatik gora gaztek ongi etorria egin zioten gazte antolakunde berriari eta hemendik aintzinera he­rriz herri lanean hasteko gogoa erakutsi dute. 
 
Eskualde honetan Zukgua prozesu eratzailean parte hartu duten gazteek ere izan zuten bertaratzeko aukera eta indarberriturik itzuli dira haien herrietara. Ekitaldia “izan ala ez izan” galderarekin hasi zen, ondotik prozesuan parte hartu zuten gazte ba­tzuek beren esperien­tziak azaldu zituzten, kanta bat ere kantatu zuen bikote batek eta Sortu, LAB zein EPPK-ko kide banak hitza hartu zuten gazteei atxikimendua adieraziz. Momentu zirraragarriena iritsi zen gero: batukadaren doinuek lagunduz, teloia erori eta ERNAI-ren izena zein logoa agertu ziren eszenaren gibelaldean. Bukatzeko, heldu den urteetarako Ernairen bortz bozeramaileak izanen direnak agertu ziren eta Maialen Etxeberriak antolakundearen helburuak eta erronkak gogora ekarri zituen: “antolakuntzaz, independen­tzia, sozialismoa eta feminismoa”. Kongresuaren ondotik, herriz he­rri lanean hastea bertzerik ez zaie gelditzen orain. Informazio gehiago topatu.info eta ernaiantolakundea.org webguneetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun