Mahai inguruko kantuak II diskatik 2.000 euro bideratu dituzte gizarte zerbitzuetara

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 14a

Otsailaren 22an Iruñean eman zuten prentsaurrea. Utzitako argazkia

Disko bakoitzaren salmentarekin euro bateko dohaintza eginen dute

2008an kaleratutako lehenengo diskak izan zuen harrera ona ikusita, bigarren diska bat sortu dute. Lan berrian, hamabi kantu biltzen dira. Antzinako bedera­tzi kanta eta berriagoak diren beste hiru interpretatzen dituzte Baztan, Bortziriak eta Malerrekako 15 lagunek. Diskaren salmentatik lortutako diruarekin ekimen solidario bat jarri dute abian. Disko bakoitzaren salmentarekin euro bateko dohaintza eginen baitiote Baztan, Bortziriak eta Malerrekako gizarte laguntza eskaintzen duten zerbitzuei. 
 
Horrela, eskualdean bizi diren eta egoera ekonomiko larrian dauden familiei laguntzeko asmoa dute. Dagoeneko 2.000 euro bilduak dituzte. Kopuru hori eman diete otsailaren 22an egindako pren­tsaurrekoan Angel Mariezku­rrena, Luis Mari Retegi, Aitor Ibarra taldekideek eskualdeko laguntza sozialetako ordezkariei. Zehazki Migel Mari Irigoien, Bor­tzirietako Gizarte zerbi­tzuen mankomunitateko presidenteari eta Jon Elizetxe, Baztango zinegotziari. Kantarien borondatea eskertu zuten hauek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun