Sunbillako Guraso Elkarteak udako ludotekarako monitore baten beharra ikusi du. Horregatik, postu hori betetzeko deialdia zabaldu dute. Interesa dutenek izena eta telefono zenbakia eman beharko dituzte herriko ostatu eta dendetan dauden zerrendetan, martxoaren 31 baino lehen.
Bide batez, 2 eta 7 urte bitarteko haurren gurasoei, beraien seme alabak ludotekara apuntzera animatu nahi dituzte. Eskolan dauden haurrei papera emanen zaiela jakinarazi dute, baina oraindik eskolan ez daudenak eta interesa dutenak, 679332358 telefonoan argibide gehiago jaso ditzakete.