Nafarroako herri kirol jokuen hirugarren jardunaldia jokatu da Altsasun

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 12a

Basaburua onena izan zen kadete mailako proba konbinatuan

Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatutako Herri Kirol Jokuetako hirugarren jardunaldia jokatu zen martxoaren 10ean, igandean Altsasun. Baztango Basaburua da eskualdeko ordezkari bakarra aurtengoan eta kadete mailako proba konbinatuan denborarik onena lortu zuen.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatutako Herri Kirol Jokuetako hirugarren jardunaldia jokatu zen martxoaren 10ean, igandean Altsasun. Baztango Basaburua da eskualdeko ordezkari bakarra aurtengoan eta kadete mailako proba konbinatuan denborarik onena lortu zuen.

Kirol Joku hauetan hiru mailetan banatuak aritzen dira neska mutikoak: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Basaburuak proba konbinatuan hiru kategoriatan aurkeztu du taldea.

Kimu mailakoan laugarren izan zen. Honela gelditu zen kimu mailako proba konbinatuko sailkapena:

1. Andra Mari 06:52

2. Putterri 07:00

3. BKE 07:08

4. Basaburua 07:11

5. Iñigo Aritza 07:15

6. Araxes 07:20

7. Berriozar 07:20

8. Ultzama 07:21

Haur mailan, berriz, bosgarren izan zen Basaburuako taldea:

1. Berriozar 08:35

2. Andra Mari 09:52

3. Iñigo Aritza 09:55

4. Ultzama 10:00

5. Basaburua 10:05

6. Araxes 10:14

7. Putterri 10:28

Kadete mailan, azkenik, denborarik onena eta liga sisteman jokatzen den kategoria bakarra denez, sailkapenerako lau puntu lortu zituen Basaburuak.

1. Basaburua 10:25 (4 puntu)

2. Andra Mari 10:34 (3 puntu)

3. Ultzama 11:05 (2 puntu)

4. Berriozar 11:06 (Puntu 1)

Nafarroako Herri Kirol Jokuetarako laugarren jardunaldia heldu den igandean, martxoaren 17an jokatuko da Etxarri Aranatzen, goizeko 11:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun