Elizondon jokatuko da azken finalaurrekoa martxoaren 9an

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 8a

Elizondon, finalerako txartelaren bila lehiatuko den seikotea. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Luze leitzarra, Julen Zelaieta beratarra eta Xabi Maia elizondarra izanen dira eskualdeko ordezkariak

Martxoaren 9an bukatuko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Elizondon. Saio horren ostean jakinen da zeintzuk diren martxoaren 23an Iruñean eginen den finalaurrekoan arituko diren zortzi bertsolariak.

Martxoaren 9an bukatuko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Elizondon. Saio horren ostean jakinen da zeintzuk diren martxoaren 23an Iruñean eginen den finalaurrekoan arituko diren zortzi bertsolariak.

Momentuz, Julio Soto eta Xabier Silveira dira finalerako txartela segurtatuta duten bakarrak, gainerako finalistak Elizondoko finalaurrekoaren ondotik ezagutuko dira: saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta gainerako bost postuak finalaurreko guztien puntuazioaren arabera.

Elizondoko saioa 17:30ean hasiko da, Lur aretoan. Honako bertsolariek hartuko dute parte: Migel Mari Elosegi “Luze”, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza. Fernando Anbustegik aurkeztuko du saioa.

Nafarroako Bertsozale Elkartea da txapelketaren antolatzailea eta Elizondoko saioaren antolaketan Baztango udalak, Baztango Bertso Eskolak eta Lur aretoa lagundu dute.

Saiorako sarrera zortzi eurokoa da, bost euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu web gunean eta aforoa mugatua da. Egun berean sarrerak erosteko, takila arratsaldeko 16etan zabalduko da, aretoan bertan.

Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.nafarroakotxapelketa.com webgunean aurkituko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun