Bizkaiako Itzulia martxoaren 9an eta 10ean jokatu zen, larunbat goizean erlojupeko saioa eta arratsaldean etapa izanik. Erlojupekoa Euskal Herriko master mailako txapelketa zen ere, honetan Ion Zeberio elizondarrak eta Luziano Mitxelena lesakarrak senior eta master60 mailako txapelak eskuratu zituzten.
Itzuliari dagokionez Ibon Urtiagak tarteko helmugetako mailota eskuratu zuen eta Ion Zeberiok sailkapen orokorreko 8. postua eskuratu zuen. Zeberiok berak eta Luziano Mitxelenak euren mailetan hiru etapak eta sailkapen orokorra eskuratu zituzten ere. Mikel Arburua eta Txutxin Fernandezen laguntza ezinbestekoa izan zen emaitza hauek lortu ahal izateko, talde lan ilun bezain gogorra eginez.
Igandean Jabi Urtiaga eta Iñaki Villoria Zaragozara joan ziren. Villoriak laisterketako 9. postua eskuratu zuen, master40 mailako bigarrena izanik, 8 laguneko ihesaldi baten atzetik 40 kilometro luze ibili ondotik; Jabi Urtiaga tropelean helmugaratu zen 20. postua eskuratuz.