Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketako partidak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2013ko martxoaren 8a

Apirilaren 6an jokatuko da finala Sunbillako Ulibeltzak elkartean

Ortziralean Oronozen, larunbatean Beran eta igandean Anizen

Eskualdeko euskarazko komunikabideen aldeko mus txapelketa otsailaren 16an hasi zen eta geroztik, asteburuero kanporaketak jokatu dira inguruko herrietan. Oronozko Gaztelunean izanen da hurrengo hitzordua, martxoaren 8an, 20:00etan. Larunbatean, Berako Errekalde Ostatuan 16:00etatik aitzin eta igandean berriz Anizko elkartean.

Eskualdeko euskarazko komunikabideen aldeko mus txapelketa otsailaren 16an hasi zen eta geroztik, asteburuero kanporaketak jokatu dira inguruko herrietan. Oronozko Gaztelunea Elkartean izanen da hurrengo hitzordua, martxoaren 8an, 20:00etan. Larunbatean, Berako Errekalde Ostatuan jokatuko dira partidak 16:00etatik aitzin eta igandean berriz Anizko elkartean.

Txapelketetan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Herri bakoitzean izan daitezkeen sariez gain, txapelketako irabazleek, txapela eta trofeoez eta 300 eurotan baloratutako saria izanen dute. Nafarroako Gobernuak dirulaguntza ukatu eta bertze diru iturriak murriztu diren honetan, eskualdeko komunikabideek bertze diru sarrerak bilatu behar izan dituzte. Iaz, 198 bikotek parte hartu zuten txapelketan eta 4.000 euro bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun