Bigarren urtez antolatu dute kantuaren inguruko ekimena Ariztigain kanpinean. Martxoaren 9an, larunbatean, eguerditik gauera arte, kantu zaharrak abesteko aukera izanen da, Francisco akordeolariaren laguntzarekin. Bertaratu nahi duenek, izena eman beharko dute, Ariztigainera 948 450540 telefonora deituta. 43 euroren truke, bazkaria, pintxoak eta kantu liburuxka jasoko dute bertaratzen direnek.
Egun osorako egitarau prestatu dute. 14:00etan bazkari berezia izanen dute. Ahate moussa paxazko ogiarekin, urdaiazpikoa, arrain pudina, kroketak, bildots errea entsaladarekin eta kanutilloak eta sorbetea izanen da menua. Guztia ardoarekin, kafearekin eta koparekin ongi bustia. Mahai ingurua kantu zaharrekin girotuko dute. Angel Mariezkurrena eta Aitor Ibarra “Jalisko” kantuen gidari dituztel. Iluntzean, 20:30 inguruan, pintxoak, edariak eta kafea izanen dira, indarberritu eta ahotsak iraun arte kantuan segitzeko.