Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin,martxoko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 3766. Irabazleak zonaldeko produktuekin osatutako lotea irabaziko du.
Irabazleak martxoaren 31 baino lehen deitu beharko du Bortzirietako Mankomunitatera, 948 63 52 54 telefonora. Bertzalde jakinarazi dute, otsaileko saria banatu gabe geratu dela eta dagoeneko ezin dela eskatu, otsailaren 28an bukatzen baitzen saria eskatzeko epea.