Hasi da 2013ko txirrindularitza denboraldia master mailan eta Transportes Bidasoa-Euromaster-Inurrieta taldeko txirrindulariak Laudio eta Artziniegako laisterketetara hurbildu ziren otsailaren 16 eta 17an. Beti bezala leihakor aritu ziren eta Laudion puntu puntuan egon ziren laisterketa hankaz goiti paratzeko. Dena dela ere talde lan onari esker Ion Zeberio elizondarrak, senior mailan, bi laisterketetan lehen postuan akitu zuen. Mikel Arburua (Igantzi), Ibon eta Jabi Urtiaga (Betelu), Riki Martinez (Funes) eta Txutxin Fernandez (Urduña) taldekideen lana borobildu zuen.