Ihaute aitzineko asteburua erran bezala animatua izan da. Larunbatean gazteek auzoak alaitu dituzte beren kantu, musika eta dantzekin, eta harrera ezin hobea izan dute etxeetan. Igande goizean, aroa lagun izanki, heldu eta haur frango hurbildu dira mozorroturik dantzak ikusteko eta zan pantzarren auzia entzuteko. Sarako kantarientzat aukera izan da Blues Brothers filmaren pasarte batzuk mimatzeko.
Ondotik, jende guzia joan da Lur Berrira 3 eskolek prestatutako bazkariaz gozatzeko. Iluntzean gazteek berriz hartu dute karroa Urtxola, Agustinenborda, Portua eta Trinketea animatzeko.