Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Senpereko euskaraz Bai taldearen deialdiari erantzun zioten herritarrek otsailaren 16an. Senpereko Euskaraz Bai taldeak udaberrian izenpedura bilketa bat antolatu zuen, “Senpere” herriaren izen ofiziala bilaka dadin. Ofizialki Herriko Etxeari izenpedurak biltzen dituen txostena itzuli zitzaion egun horretan.
Izenpedurak itzultzeaz gain, Iñaki Viquendi artista senpertarrak lagundurik performantzia artistiko bat burutu da. Goizean goiz, forma geometriko bereziak zituzten panelak zabaldu dira herriko karrika nagusian, herritarren harridura sortuz. Elkarretaratze momentuan, “Euskaraz Bizi nahi dut” banderolak desplegatu dira eta herritar bat banan-banan panelen bila joan da. Panelak elkarturik Senpere izena agertu da, molde artistiko batean idatzirik.
Ondoren, delegazio bat herriko etxean sartu da eta hautetsi bati txostena itzuli dio. Hautetsiak zin egin du horren berri emanen diola auzapezari, eta gaia kontseiluan aipatuko dela.
Elkarretaratzea bukatzeko, Oxtikenian Senpere izena osatzen duten zazpi hizkiak paretan kolatu dira.