Herritarren laguntza elkarrekin eskatu dute herriko erakundeek

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 4a

Udala, Umore Ona, jubilatuak eta Guraso Elkarteak bat egin dute

Nafarroako Kutxa Fundazioaren Zuk aukeratu, zuk erabaki kanpainan parte hartzeko bat egin dute herriko zenbait erakunde eta elkartek. Zehazki, udalak, jubilatuen elkarteak, Umore Ona elkarteak eta Guraso elkarteak herriko proiektu bateratua aurkeztu dute. Horrela biltzen den diru guztia herrian egiten diren ekintzak ordaintzen laguntzeko izango da. Orain arte, Nafa­rroako Kutxako bezeroa izan behar zen egitasmo hauetan laguntza emateko, baina aurtez ez. Orain ez.  Ez da beha­rrezkoa Caixako edo CANeko bezeroa izatea. Proiekturen bat aukera­tzeko baldintza bakarra Nafarroan erroldatuta egon eta 18 urte baino gehiago izatea da. Hauek aukeratutako proiektuari 10 euroko dirulaguntza bideratu ahal izango dute. Baina garbi izan behar da diru hori ez duela norberak bere poltsikotik eman beharko, Fundazioak berak bere funtsetatik baizik. Herriko proiektua aukeratu ahal izateko,  he­rrian zabalduko diren o­rriak bete egin beharko dira eta aipatutako erakunderen batean utzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun