Otsailaren 10ean ospatu zen jubilatuen eguna

Fernando ETXEBERRIA 2013ko martxoaren 4a

Ezkurran 22 lagun eta Labaienen 21 elkartu ziren

Ezkurrako jubilatuek otsailaren 10ean ospatu zuten beraien eguna. 22 pertsona elkartu ziren Barranka ostatuko bazkarian, hildako bazkideen aldeko meza entzun ondotik. Aipatu behar da Nafarroako Kutxaren “Zuk aukeratu, zuk erabaki” kanpainan parte hartu dutela guztiek. Bide batez, proiektu honekin bat egin duten 89 herrita­rrei ere eskerrak eman nahi dizkie Arkupeak elkarteak.
 
Labaiengo ostatuan, berriz, Saldias eta Labaiengo 21 bazkide.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun