Otsailaren 16ko Zubiriko saioarekin bukatu ziren Nafarroako bertsolari txapelketako azken-laurdenak eta erabakita gelditu da finalaurrekoetan zein bertsolari arituko diren. Julio Soto iazko txapelduna hasieratik zegoen sailkatuta eta harekin batera beste 17 bertsolarik lortu dute bigarren faserako txartela.
Martxoaren 2an, larunbat arratsaldeko 5:30ean Atarrabiko Kultur Etxean Julio Soto,Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Joxema Leitza ariko dira kantari.
Martxoaren 3an, igande arratsaldeko 5:30ean Etxarri Aranazko Kultur Etxean Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes “Itturri” eta Josu Sanjurjo.
Martxoaren 9an, larunbat arratsaldeko 5:30ean Elizondoko Lur aretoan jokatuko dute azken final aurrekoa Migel Mari Elosegi “Luze”, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia eta Saioa Alkaizak. Saio bakoitzeko irabazleek eta bortz puntuazio onenek izanen dute lekua martxoaren 23an Anaitasunan jokatuko den finalean.
Finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak salgai dira www.bertso sarrerak.eu web gunean. Saio guztietan aforoa mugatua da, hortaz komeni da horiek lehenbailehen erostea.
Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.nafarroakotxapelketa.com webgunean aurkituko duzue.