Aintziña Malerreka eta Bertizaranako gazteen aisialdi taldekoek ateraldia egin zuten otsailaren 12an. Eguraldi kaxkarra zela eta ez zuten Doneztebe eta Zubieta arteko ibilaldirik egin, baina bai tailerra. Herriko estalpean 13 bat lagun elkartu ziren. Xaboia egiteko eta taloak egiteko tailerra egin zuten eta gero berendu-afaritxoa egin zuten, prestatutako taloekin.