Dagokion epean 39 familik eskatu dute egur lotea Herriko Etxean. Bizpahiru enpresari deialdia eginen zaie egurra ateratzeko eta merkeena aukeratuko du Udalak. Lehen bakoitzak bere gain egiten zuen, baina segurtasunarengatik enpresa bati ematen hasi zitzaion joan den urtean. Noiz aterako den abixatuko zaie interesatuei.