Pulunpa eskola

Arkaitz MINDEGIA 2013ko martxoaren 4a

Inauterien ondotik Pulunpa eskolako haur eta irakasleak otsaila lasai moduan eramaten ari dira, beraien klaseak eta iharduerak ederki eman eta jasoaz. Martxo edo udaberri alderako berri gehiago edukiko ditugu, baina orain bertan dagoen berri eta berrikuntzen artean hauxe da: bosgarren eta seigarren mailako ikasleak ber­tsoaren mundua ezagutzen hasi direla. Astean behin Estitxu Arozenaren eskutik hitz,  bertso oin eta doinuekin trebatzen hasi dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun