Herriko bertsolaririk ez da izanen txapelketako final aurrekoetan

Arkaitz MINDEGIA 2013ko martxoaren 4a

Herriko Etxeko ganbarak bertsozalez gainezka egin zuen final laurdenetako saioan. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Herriko Etxeko ganbara ttiki gelditu zen final laurdenetako saiorako

Otsailaren 10an jokatu zen Herriko Etxeko ganbaran hirugarren final laurdena. Bertan he­rriko bi bertsolari, Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu aritu ziren kantari, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ioar Tain­ta eta Iñaki Alemanekin batera. Ganbara oso ttiki gelditu zen, 160 ber-tsozale elkartu baitziren. Saio txukuna izan zen, giro onekoa. He­rriko bertsolariek beraien lana ederki egin zuten eta hasierako nerbioak utzita saioa txukun bukatu zuten. Saioa bukatu ondotik honela gelditu zen sailkapena: Eneko Lazkoz izan zen aurrena, ondotik Aimar Karrika eta hirugarren Iñaki Aleman. 4, 5 eta 6. postuetarako lehia egon zen, baina azkenean horrela geratu zen: Ioar Tainta laugarren, Egoitz Gorosterrazu bosgarren eta Alazne Untxalo seigarren. 
 
He­rriko bertsolariak final aurrekoetatik kanpoan geratu dira, baina han-hemen segituko dute bertsoak bota­tzen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun