Negua euritsua doa, eta bere eragina gure herrian nabaritzen ari da. Ameztira doan pista bi lekutan moztuta dago, batean lur erortza bat izan delakoz eta goitixeago, zuhaitz batzuk erori direlako pistara. Lurra oso hezea dago hainbertze ur pilaketen ondorioz, zoritxarrez horrelako gauzak gertatzen dira. Bada errana, sua eta ura belaunaren azpitik eta ez da zalantzarik ur askok bere kalteak eragiten dituela. Agian erran beharko dugu urak bere bidea hartzen duela, lehenago edo berandu.