Afrikar dantzen ikastaroa eskaini zen otsailaren 9an Kultur Etxean

Mattin LARRALDE 2013ko martxoaren 4a

Zuzeneko musika ere izan zuten hamalau ikasleek

Afrikar dantzen ikastaroa eskaini zen otsai­laren 9an  kultur etxeko gela batean. Bertara hamalau lagun hurbildu ziren ikastera. Musika ere zuzenekoa zeukaten ikastaro honetan, lau musikari jo eta su aritu baitziren. Jendea oso pozik atera zen mota honetako dantzak ikasteko lehen saio honetatik. 
 
Poliki poliki, herri ezberdinetako kulturak ikasten hasiak gara ari gara eta polita da hori, zorionak ikastaroa egin dutenei!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun