Doneztebarrak elkarteak inauterietako mozorroen artean bi sari banatu ditu. Banakako mozorrorik hoberenaren saria, afari bat, Xixo Larrazak eskuratu zuen Adolf Hitlerren mozorroarekin. Inauterietara bertaratu zirenek diotenez, atrezzo ederra eta antzezpen bikainak eskaini zituen. Taldekako mozorro onenaren saria berriz, saski eder bat, Titifue tabernako koadrilak lortu zuen. Kubatar erritmo eta koloreak ekarri zituen haur, gazte eta helduek osatutako taldeak.