Arkupeak elkarteak ikastaro eta hitzaldiak antolatzen segitzen du. Lehendabizikoa Donezteben izan zen otsailaren 15ean Zaintzaileak eta erretiratuak izenburupean. Interesgarria eta hunkigarria izan zen saioa, bertaratu zirenek beraien bizipenak kontatu baitzituzten. Herriko bazkideek, otsailaren 17a aukeratu zuten besta ospatzeko. Donamariako Posadan elkartu ziren. Hamar bikotek hartu zuten parte mus txapelketan. Irabazleak Santos Lizasoain eta Juan Migel Eloza izan ziren eta bigarrenak Jose Antonio Sarratea eta Isabel Lacar.