Urtero bezala Xabieraldian parte hartzeko autobusa antolatu du Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 16an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 17 eurokoa izanen da bazkide ez direnentzat eta 14 euro bazkideentzat. Irteera goizeko 5etan izanen da, Iruñean geldituko delarik. Handik Javierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Xabierren hartuko ditu eta Doneztebera itzuliko dira.