San Valentin Eguna aitzaki, erakusleiho bereziak prestatu dituzte merkatariek

TTIPI-TTAPA 2013ko mar. 1a, 18:20

Arrakasta ikusita, bi astez ikusgai izan dituzte

Otsailaren 14an ospatu zen San Valentin, maiteminduen eguna. Horren arira, ekimen berezia jarri zuten abian Doneztebarrak merkatari elkarteko kideek, erakusleihoak apaindu baitzituzten mezu deigarri eta baikorrekin. Merkatari bakoitzak eskaintzen duen zerbitzu edo produktuarekin lotutako esaldiak jarri zituen. Muxuka ezazu zure Osasuna, Irribarrea nirea da, baina arrazoia zu zara, Goxo batek ez dio inori kalterik egiten… esaldiak irakurri zitezkeen. Irudimena martxan jarri zuten, hala ere, erakuslehio guztietan lelo bera errepikatzen zen, Doneztebarrak maite zaitu agertzen baitzen bihotz handi baten in­guruan. Bezeroei esker ona adierazi eta herritarrei eta kanpokoei Doneztebera etorri eta bertako denda, tailer, ostatu, ileapaindegiak…. bisitatzera animatu nahi izan dituzte ekimen honen bitartez.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun