Guraso Elkartearen bilera

Maider PETRIRENA 2013ko martxoaren 1a

Otsailaren 18an Guraso elkarteko bilera izan zen eta bertan solastu ziren gaiak 2012ko kontuak eta juntako 2 kideen aldaketa izan ziren. Erran beharra da junta utzi dutenak, 2 urte pasatu ondoren, Pilar Korta eta Iciar Mikelperizena izan direla. Hoien lekua betez, bolondres, Lourdes Indakoetxea eta Maider Petrirena izan dira, hauek ere 2 urte bete beharko dituzte. Beraz orain guraso elkarteko junta osa­tzen dutenak ondorengoak dira: Maider Pe­trirena (Lehendakaria),  Maite Jorajuria (lehendakari ordea), Ines Elizondo (Idazkaria) eta bokalak (Itziar Alzuri eta Lourdes Indakoetxea). Eskola kontseiluan be­rriz, gurasoen ordezkariak haue­xek dira: Mikel Etxa­lar, Ines Obregozo eta Maite Aizkorbe.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun