Kantu Zaharren Eguna antolatu dute Ariztigain kanpinean

Maider PETRIRENA 2013ko martxoaren 1a

Martxoaren 9an egun osoko besta izanen da

Ariztigain kanpinean II. Kantu Zaharren Eguna antolatu dute mar­txoaren 9rako. Egun osorako egitarau zabala prestatu dute. 14:00e­tan bazkari berezia izanen dute. Ahate mou­ssa paxazko ogiarekin, urdaiazpikoa, arrain pudina, kroketak, bildots errea entsaladarekin eta kanutilloak eta sorbetea izanen dute menuan, dena ardoarekin, kafearekin eta koparekin ongi bustia. Bazkaldu bitartean kantuan ariko dira eta bazkal ondoren eta arratsalde guztian ere berdintsu. Francisco akordeolariaren laguntzarekin kantu zaharrak abesteko aukera izanen dute, Angel Mariezkurrena eta Aitor Ibarra “Jalisko” kantuen gidari dituztela. 20:30ean pintxoak, edariak eta kafea izanen dira, indarberritu eta kantuan segitzeko. 
 
Bazkaria, pintxoak eta egunean banatuko den liburuaren truke 43 euro ordaindu beharko da. Izena eman nahi duenak Ariztigainera deitu beharko du (948 450540) eta martxoaren 6a izanen da hondar eguna.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun